A downloadable Bazterka for Windows

Ez da jolas osoa, baina asmo bertsioa (demoa) da itxura emateko.

Ixtoria :

Mundu Berriko erreketatik pixkanaka ur guztia desagertzen ari da. Beste arazorik gertatu baino lehen, bi pertsonaiek nondik norakoak ikertzen dituzte. 
Aukeratzen ahal duzu nor jolastuko duzun : Bakarne edo Nahia

  • Bakarnek bere arbasoetatik ikasi du nola erabiltzen dugun adura (magia mota bat). Adurekin haizea moldatzen du arazoen konpontzeko. Askotan bortizki konpontzen ditu aferak.
  • Nahiari bere ahal bat agertu zitzaion. Koloreak erabiltzen ditu, bere etsaien zanpatzeko.

Zein jolas mota da ?

Bullet hell jolasa da. Etsai batek botatzen dizkizun jaurtigaiak saihestuko dituzu, beraz zure ahulguneari kasu eman ezaiozu ! Jaurtigaiek zure ahulgunea ukitzen dutenean bizi bat galtzen duzu.
Jaurtigaia sobera denean, zure babesteko adurkeria erabili dezakezu. 
Zehaztasuna behar duzunean mugimendua txikitu behar duzu jaurtigaien artean pasatzeko.

Bertsio honetan lehen eta bigarren maila aurkituko dituzu.

Jolas guztia euskaraz idatzia da. Testuak bi bertsiotan edirenen dituzu : batuan eta euskalkietan.

Aginteak :


gezi teklak : pertsonaia mugitzeko

Z / W : tiro egiteko

X : adurkeria botatzeko

Shift : sakatzean, pertsonaiaren mugimendua txikitzen duzu eta ahulgunea ere agertzen da (aukera bat existitzen da ahulgunea beti agerian ezarteko).

Ctrl : sakatzean elkarrizzketa pasatzen duzu.

Bazterkaren bide-orria :

Lehen bideojokoa da, baina ez da azkena, bidejoko saia egin nahi dut.

Jolasa hori den demo batek erakutsi dizu, nola izango den jolasa bete. Jolas osoa normalean udazkenean argiratuko da. Ez dakit zein plataforman argiratuko nukeen (adibidez itch.io, gog edo steam).

Download

Download
BazterkaAsmoa_Instalatzaile.exe 117 MB

Development log

Comments

Log in with itch.io to leave a comment.

(+2)

Lan bikaina!

Nire gogoetak batu ditut Feedback dokumentu batetan horrela iruditxoekin:
https://docs.google.com/document/d/1MFdIoE_onRLlOhPlVPiZmU-oHuHUMXRQBk2XasPSwp8/...

Milesker zure laguntzarengatik, indarra eman didazu. Bihar zehazki Feedbackak ikusiko ditut